|
1.-ZERBITZUA erabiltzeko Baldintzen helburua
1.1. ATARIA erabiltzeko Baldintza hauen helburua ondokoak arautzea da:
sarbidea eta erabilera, bai eta UDALAk zuzenean edota erabiltzaileak edo
beste hirugarren batzuek ATARIAren bidez erabiltzailearen esku jarritako
edukiak eta zerbitzuak ere.
1.2. UDALAk jakinarazten dizu, hala ere, hainbat edukik eta zerbitzuk
BERARIAZKO BALDINTZAK izan ditzaketela, eta kasuaren arabera, hemen bildutako
baldintza orokorrak ordezkatu edota aldatuko dituztela, aldez aurretik
zuri jakinarazita. Baldintza Orokorretan adierazitako zehaztapen eta baldintzen
eta Berariazko Baldintzen artean kontraesanik badago, azken tresna honetan
adostutako baldintzak nagusituko dira baldintza bateraezinekiko, eta berariazko
erregulaziopeko eduki eta zerbitzuekiko soilik.
1.3. UDALAK edozein unetan eta aldez aurretiko oharrik gabe, edukiak
eta zerbitzuak aldatu eta baldintza berriak sartu ahal izango ditu. Mesedez,
berrikus itzazu aldian behin erabiltzeko zehaztapen eta baldintzak.
1.4. Halaber, UDALAk jakinarazten dizu erakusten diren bezala ematen
dituela edukiak eta zerbitzuak ATARI honen bidez.
2.- Erabiltzailea eta Onarpena
2.1. Adin nagusiko erabiltzaileak. ATARIra sartzean
ERABILTZAILE bihurtzen zara. Erabiltzeko baldintza hauek eta, hala badagokio,
hautaturiko eduki edo zerbitzuari aplikatuko zaizkion berariazko baldintza
guztiak inongo aitzakiarik gabe ONARTZEA dakar ERABILTZAILE izateak. Nolanahi
ere, ATARIaren erabilera guztietan baldintza hauek, berariazko baldintzak
eta aplika litezkeen lege-oharrak eta gomendioak hertsiki bete behar dira.
2.2. Adingabeko Erabiltzaileak. ATARIra sartzeko
eta hura erabiltzeko, gurasoen edota legezko ordezkarien baimena behar
dute nahitaez adingabekoek. Adingabeko bat bertan sartu edo hura erabiltzen
duenean, gurasoen edota legezko ordezkarien baimena duela hartzen du kontuan
ATARIAk.
· ATARIAk adingabekoaren gurasoei edota legezko ordezkariei jakinarazten
die adingabekoentzat debekatuta dauden edo egokiak ez diren edukiak edo
zerbitzuak egon daitezkeela. ATARIAk adingabekoen gurasoei edota legezko
ordezkariei gogorarazten die beren erantzukizuna kargupean dituzten adingabekoentzako
eduki edo zerbitzu egokiak kontrolatzea eta erabakitzea dela.
· Era berean, ATARIAk gurasoei edota legezko ordezkariei jakinarazten
die kargupean dituzten adingabekoentzako egokiak ez diren eduki eta zerbitzuetarako
sarbidea blokeatu eta iragazteko aplikazio informatikoak daudela. Informazio
hau beren ohiko nabigatzailean dago eskuragarri.
3.- ATARIaren Ezaugarriak
3.1. ATARIAren bidez, UDALAk on-line baliabide askotarako sarrera ahalbidetzen
dio ERABILTZAILEari, ondokoetara, besteak beste:
(1) Informazio eta Prestakuntza Zerbitzuak.- ATARIAren zerbitzu hauek
herritarren, komunikabideen, enpresen eta administrazioen esku era askotako
informazio-edukiak jartzen ditu, sarbide erraz eta eraginkorraren bidez,
Udalaren jarduerak ulerterrazagoak eta gardenagoak bihurtuta.
(2) Denda Birtualeko Zerbitzuak.- On-line egindako erosketak hobetzeko
zure eskura dituzun zerbitzuak dira; adibidez, kontratazioa, dokumentuak
eskuratu eta erostea, etab.
(3) Komunikazio-zerbitzu interaktiboak.- Herritar, enpresa eta gizarte
zibilarekiko harremanak optimizatzeko helburua duten zerbitzuak dira,
UDALAren jarduerak eta zerbitzuak osatuz.
3.2. UDALA ATARIAren erabilgarritasun eta sarbide iraunkorra bermatzen
ahaleginduko da. Hala eta guztiz ere, baliteke helbide-aldaketek zein
konexio berriak egiteko eta ATARIA eguneratzeko lanek etenak eragitea,
irauten duten bitartean.
3.3. UDALAk aldez aurretik jakinarazi gabe eta edozein unetan ATARIAren
aurkezpena, konfigurazioa eta edukiak zein zerbitzuak aldatzeko eskubidea
du. Erabiltzaile gisa, onartzen duzu UDALAk edozein unetan ATARIA osatzen
duen edozein zerbitzu edota eduki eten, desaktibatu edota kendu dezakeela.
4.- ERABILTZAILEAREN betebeharrak
4.1. Erabiltzaile gisa, ATARIA arduraz eta era egokian erabiliko duzu
eta ATARIA legearen, moralaren, onartutako ohitura onen kontrako jardueretarako
erabiltzeko, edo hirugarrenen eskubideak edo interesak urratzen dituzten
edo debekatuta dauden, legez kanpoko eragina edo helburua duten jardueretarako
ez erabiltzeko konpromisoa hartzen duzu. UDALAk horiek guztiek eragin
lezaketen erantzukizuna ukatzen du.
4.2. Erabiltzaile gisa, aintzat hartu eta onartzen duzu ATARIA helburu
pribatu eta partikularrekin erabili behar dela. Espresuki debekatuta dago
enpresa-jarduera propio gisa ATARIAren edukiak edota zerbitzuak erabili
edo txertatzea.
4.3. Erabiltzaile gisa, ezin dituzu aldatu edo manipulatu UDALAren edo
ATARIAn txertaturiko edukien titularren, eta egon litezkeen babes-tresnen
© aipamenak eta jabetza intelektual edota industrialeko eskubideak
identifikatzen dituzten gainerako datuak.
5.- Berme-kentzea
5.1. UDALAk eta ATARIAk berak ere ez dute ezein kasutan ATARIAren zerbitzuen
edota edukien berme inplizitua edo esplizitua ematen. Era berean, UDALAk
ez ditu ondokoak bermatzen:
(1) ATARIAren eta bere eduki edota zerbitzuen eskuragarritasunak etenik
gabe, une oro eta edozein lekutatik funtzionatzea.
(2) ATARIrako eta honek dituen zerbitzu edota edukietarako sarbidea etengabe
eta une oro izatea.
(3) ATARIAk dituen zerbitzuen edota edukien kalitate eta interoperatibitate
maila, eta kantitatea zein funtzionaltasuna.
(4) ATARIAn txertaturiko zerbitzuak edota edukiak helburu partikular edo
berezi baterako egokiak izatea.
(5) Edukien edota zerbitzuen egiazkotasuna, zehaztasuna, sakontasuna,
zilegitasuna, fidagarritasuna, egunerokotasuna eta erabilgarritasuna.
(6) ATARIAren bidez emandako eduki edo zerbitzuetan birusik eta beste
elementu kaltegarririk ez egotea.
(7) ATARIAren edo eskaintzen dituen zerbitzuen bidez transmitituriko edo
gordetako datuak baimenik gabe eskuratu edo aldatzea.
5.2. UDALAk, berariazko baldintzetan espresuki adierazten ez bada, ez
du esku hartzen ATARIAren bidez edo ATARItik kanpo hirugarren alderdiek
hornituriko eduki edota zerbitzuak ematean. UDALAk ez du horien zilegitasunari,
zehaztasunari, egiazkotasunari, egokitasunari, kalitateari, fidagarritasunari,
benetakotasunari edota erabilgarritasunari buruzko kontrolik egiten, ezta
ikuskatu ere, eta, beraz, ez du horiei buruzko inolako bermerik ematen.
6.- Erantzukizuna
6.1. Erabiltzaile gisa, argi daukazu eta zure borondatez onartzen duzu
ATARIAren, zerbitzuen eta edukien erabilera zeure erantzukizuna direla.
Ondorioz, eta legeak erantzukizuna mugatzea debekatzen duenean izan ezik,
UDALAk erabiltzailearen aurrean ez du inolako erantzukizunik onartzen,
ATARIAren edota barneratuta dituen eduki edota zerbitzuetarako sarbideari
eta erabilerari dagokienez. Nolanahi ere, edozein arrazoi dela medio,
erantzukizun-gabetzeren bat baliogabetzat jotzearen ondorioz UDALA zerbitzuarekin
edota edukiarekin lotutako kalte edo galeraren baten legezko erantzuletzat
jotzen badute, erantzukizun hori erabiltzaileak zerbitzu edota eduki horren
truke efektiboki ordaindutako kopurura mugatuko da.
6.2. UDALAren erantzukizun-gabetzeak ondokoetatik sortutako edozein erantzukizun
barne hartzen du, mugarik gabe:
(1) ATARIAren eta bere eduki edota zerbitzuen funtzionamendua etengabe
eskuragarri ez egotea.
(2) ATARIrako eta barneratuta dituen zerbitzu edota edukietarako sarbidea
etetea, bertan behera uztea edo kentzea.
(3) Edukien egiazkotasun, zehaztasun, sakontasun, zilegitasun, fidagarritasun,
egunerokotasun eta erabilgarritasunik eza.
(4) ATARIAren edo honek eskaintzen dituen zerbitzuen bidez gordetako edo
transmitituriko datuak baimenik gabe eskuratzea edo aldatzea.
(5) Hirugarren alderdiek ATARIAren bidez edo ATARItik kanpo hornitutako
edukien edota zerbitzuen zilegitasun, zehaztasun, egiazkotasun, egokitasun,
kalitate, fidagarritasun, benetakotasun edota erabilgarritasunik eza.
Bereziki, eta adibide gisa, ondokoek eragindako kalte-galerak:
i. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, nortasunaren eskubideak
eta hirugarrenen beste edozein motatakoenak urratzea, edukiak, zerbitzuak
edota produktuak transmititu, hedatu, eskura jarri, jaso, eskuratu edo
hartzeko garaian.
ii. Lehia desleiala edota legez aurkako publizitatea egitea.
6.3. Erabiltzaile gisa, argi daukazu eta zure borondatez onartzen duzu
zerbitzuak eta edukiak hornitzen dituen hirugarrena -UDAL edo ATARItik
kanpokoa- edukiak eta zerbitzuak zure eskura jarri izanaren ondorioz gertatutako
kalte-galeren erantzule soil eta bakarra dela.
6.4. UDALAk ez du bermatzen zeuk erabiltzaile gisa hiperesteken (link-ak)
bidez ATARItik eskura ditzakezun hirugarrenen eduki eta zerbitzuen eskuragarritasun
teknikoa, kalitatea, zehaztasun edo egiazkotasuna. UDALAk ez du horien
inguruan inolako kontrolik egiten eta horien inguruko erantzukizuna ukatzen
du.
7.- Jabetza Intelektuala eta Industriala
Erabiltzaile gisa aintzat hartu eta onartzen duzu ATARIAren eta eduki
edota zerbitzu bakoitzaren elementuak UDALAren edo hirugarrenen jabetza
intelektual eta industrialaren babespean daudela. Erabiltzaile gisa, ez
dituzu kenduko ATARIAn ageri diren UDALAren edo hirugarrenen identifikazio-ikurrak
(jabetza industrialarenak, intelektualarenak edo beste edozein motatakoak).
8.- Arau-hausteak Jakinarazteko Prozedura
Edukiak kopiatu egin dituztela eta ATARIko leku eskuragarri batean daudela
uste baduzu, eta, beraz, jabetza intelektualaren edo beste mota bateko
eskubideak urra litezkeela, UDALAren zerbitzuarekin jarri behar duzu harremanetan
info@edonostia.net helbidean edo posta-helbidean, ondoko informazioa emanda:
i. Erreklamatzailearen edo, hala badagokio, haren izenean eta hura ordezkatuz
jardungo duen baimendutako pertsonaren izen-abizenak, nortasun-agiria,
helbidea, telefono-zenbakia edota posta elektronikoaren helbidea.
ii. Zein den balizko jarduera hori, eta bereziki, jabetza industrial
edo intelektualaren eskubideak urratzen direnean, babestutako edukien
eta hauen kokaleku zehatzaren deskribapen zehatz eta konkretua.
iii. Jarraian azaltzen den bezala egindako berariazko deklarazioa: (a)
eskubide-urraketari buruzko informazioa zehatza eta benetakoa dela eta
deklaratzailea babestutako eskubideen titular legitimoa dela, eta (b)
egindako ustiapena legez kanpokoa dela eta eskubideak urratzen dituela.
9.- Datu pertsonalak
9.1. ATARIAren zerbitzu edo edukiren bat erabili edo hartarako sarbidea
izateko, UDALAk, erabiltzaile zaren heinean, zure datu pertsonalak hainbat
erregistro-formulariotan emateko eskatu ahal izango dizu. Datu pertsonal
horiek UDALAk datu pertsonalak babesteko politikan argitaratutako baldintzen
arabera erabiltzen ditu. ATARIko formulario hauek bete eta bidaltzean,
erabiltzaile gisa UDALAri espresuki BAIMENA EMATEN diozu eskatutako datu
pertsonalak -kasuan kasuko egoeran- bildu, automatikoki tratatu eta emateko,
aipaturiko Datu pertsonalak babesteko politikan zehaztutako baldintzapean
eta bertan ageri diren helburuekin.
9.2. UDALAk derrigor bete behar dituen segurtasunerako antolamendu eta
teknika neurriak hartu ditu eta hartu egingo ditu, indarreko legerian
ezarritakoaren arabera. Hala eta guztiz ere, erabiltzaile gisa, adierazi
eta onartzen duzu Interneten babes-neurriak ez direla menderaezinak, eta,
beraz, UDALAk ezin duela bermatu ATARIA segurtasun osoz erabiltzea.
10.- Iraupena eta Amaiera
ATARIAren zerbitzu-emateak eta berak hornitutako zerbitzu, eduki eta produktuenak
iraupen mugagabea dute. Hala eta guztiz ere, UDALAk edozein unetan bere
kabuz eta bere borondatez soilik bukatutzat eman edo bertan behera utzi
ahal izango du ATARIAren zerbitzu-ematea, bai eta edozein eduki, produktu
eta zerbitzuena ere.
11.- Lege aplikagarria eta Jurisdikzioa
Erabilera Baldintza Orokor hauek indarreko lege espainiarrak arautzen
ditu. Erabilera-baldintza orokor hauek barne hartutako ATARIAren zerbitzu-ematearen,
edukien eta zerbitzuen ondoriozko edozein eztabaida argitzeko, erabiltzaile
gisa Donostiako Epaitegi eta Auzitegipean jartzen zara zu, UDALA bera
bezala, eta legokizukeen beste edozein foruri espresuki uko egiten diozu.
|